Eremu gorrian jarraitzen du Ibarrak
19·04·2021
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera eremu gorrian jarraituko du herriak, gaurko intzidentzia-tasa 627,03koa baita 100.000tik. Osasun-eremuko intzidentzia-tasa, berriz, 637,67koa da. Joan den ostiraletik hona hiru kasu berri atzeman dituzte Ibarran; azken zazpi egunetan, berriz, guztira hamaika positibo zenbatu dituzte.
Datu horien ondorioz, Ibarrak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte. Bestalde, gogoratu, Ibarrako herritarrek ezingo dutela udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Ibarrara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.
Horretaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era, eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.