Noticias
Atrás

Eremu gorrian jarraitzen du herriak

Asteburuko emaitzen ondoren, gaurko intzidentzia-tasa 1.068,28koa da 100.000tik.

08·03·2021


Asteburuko datuen ondoren, Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen emaitzen arabera, Ibarrako intzidentzia-tasa 1068,28koa da gaur 100.000tik; beraz,  eremu gorrian jarraitzen du. Osasun eremukoa, berriz, 688,69/100.000 da eta azken zazpi egunetan bi positibo berri baino gehiago atzeman dira: azken zazpi egunetan 23 kasu berri atzeman dituzte herrian.

Udalak arduraz jokatzeko eta osasun neurriak errespetatzeko beharra nabarmendu du.