Noticias
Atrás

Eremu gorrian, gutxienez, beste astebetez

Asteburuko emaitzen ondoren, gaurko intzidentzia-tasa 812,82koa da 100.000tik.

03·05·2021


Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera eremu gorrian jarraituko du herriak, gaurko intzidentzia-tasa 812,82koa baita 100.000tik. Osasun-eremuko intzidentzia-tasa, berriz, 624,92koa da. Joan den ostiraletik hona hiru kasu berri atzeman dituzte Ibarran; azken zazpi egunetan, berriz, guztira hamaika positibo zenbatu dituzte.

Datu horien ondorioz, Ibarrak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte. Bestalde, gogoratu, Ibarrako herritarrek ezingo dutela udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Ibarrara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.