Publicador de contenidos

Atrás Energia kontsumoaren bilakaera argiteria publikoan

2018-2022

20·04·2023


Azken urteotan Ibarrako Udalak argiteria publikoa birgaitzeko lanak gauzatu ditu kutsadura luminikoa eta kontsumo energetikoa murrizteko helburuarekin, LED argiak jarri ditu herriko kale guztietan.

Horrela, 2018-2022 urte bitarteko datuei erreparatzen badiegu, energia kontsumoak behera egin duela ikusi dezakegu.

Kostuei dagokienez, 2018tik 2021era ere beherakada eman zen energiaren prezioan, baina 2021 urtean argindarraren prezioa zortzi aldiz biderkatu zen 2020ren aldean.