Noticias
Atrás

EMAKUMEOK PLANTO: martxoaren 8ko Greba Feminista

Ibarrako Udalak mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat egiten du eta herritarrei parte-hartzera dei egiten die

02·03·2018


Ibarrako Udalak, martxoaren 8an burutuko den grebaren aldarrikapenekin bat egiten du. Grebaren helburua emakumeen lanak gure jendartean duen inpaktua ikusaraztea eta lan horiek aintzat har daitezela eskatzea da. Emakumeek planto egingo balute? Eta egiten duten guztia egingo ez balute?

Emakumeen lanaren zatirik handiena ez da ikusten eta ez da kontabilizatzen. Gainera, lan gehienak prekarioak dira, askotan doan eginak.

Berdintasuna lortze bidean, emakume eta gizonen denboraren erabilera desberdintasuna traba handia da eta horregatik, emakumeek kalean, etxean, lantokian, eremu intimoan hartzen duten espazioa moldatzea garrantzitsua izango da.

Ibarrako Udaletik, herritarrei dei egiten diegu modu aktiboan parte har dezaten martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, zein horren bueltan antolatutako ekimenetan:

Martxoak 7:

18:00etan, umeentzako ipuin-kontaketa: ‘Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak’, kultur etxean.

Martxoak 8:

- 12:00etan, gizakatea, plazatik hasita.

- 19:00etan Eskualde mailako deialdia Tolosako zerkausian.

Martxoak 15:

19:30ean, helduentzako ipuin-kontaketa: ‘Ezpain gorriak’, kultur etxean.