Noticias
Atrás

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko diru-laguntzak

Berdintasuna bultzatzeko 2017. urtean elkarte eta taldeek garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak emango dira

06·11·2017


Ibarrako irabazi-asmorik gabeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duten elkarte eta taldei 2017. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak emateko oinarriak onarti ditu Ibarrako Udalak. 

Diru-laguntzak ematerako garaian honako printzipioak hartuko dira kontuan: publizitatea, objektibotasuna, gardentasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza. Eta, ondorengo ekintzetara bideratutako jarduera, proiektu edo programak egiten dituzten pertsonei edo irabazi-asmorik gabeko elkarteei, norgehiagokako erregimen bidez, emango zaizkie diru laguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programatzat jo daitezke udalerrian garatuko diren emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten jarduera edo programak, bai eta xede talde gisa Ibarrako herritarrak dituztenak ere. Jarduera hauek, urteko programan edo jarduera zehatz moduan eraman daitezke aurrera.  

Hemen, diru-laguntzen inguruko informazio osoa eta eskaera orria:

 

Oinarriak Eskaera orria