Publicador de contenidos
"Cultural shake" Erasmus+ proiektua europearrari hasiera eman genion atzo Zarauzko Igerain aterpetxean. Italiako, Oñatiko eta Ibarrako 45 gazte eta hezitzaile elkartu dira kulturartekptasunaren inguruan jarduteko. Gipuzkoan gauzatzen ari den gazte elkartrukea iganderarte burutuko da eta gazteek hamaika jarduera eta esperientzia zain dituzte.
11·10·2023
Gaur, urriak 11, Oñati aldean egingo dute eguna. Goizean goiz Arantzazuko santutegia bisitatuko dute, eguerdian Oñatiko Udalak harrera egingo die, eta ondoren Oñatiko gaztelekua bisitatuko dute. Arratsaldean Larraña errefuxiatuen etxea bisitatuko dute eta bertan dauden pertsonen bizipenak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren Zarautzera itzuliko dira eta egunak emandakoaren inguruan hausnartuko dute.
Urriaren 12an, osteguna, Ibarrako txanda izango da. Goizeko 10etan Udalak harrera egingo die, eta ondorenen, herriko elkarte eta talde ezberdinen laguntzaz euskal kirol, dantza, gastronomia, eta abarretan murgiltzeko tailerrak antolatu dira. Ondorenen, Gazte Zulo zerbitzuko gurasoek jatorri ezberdinetako jakien dastaketa gastronomikoa antolatu da. Arratsaldean berriz, Tolosako txotxongiloen museoa biditatuko dute eta "Hi selfie" jarduera gauzatuko dute kaleetsn zehar.
Guztiarekin, ezbairik gabe, kulturartekotadunaren inguruan ekintza eta jarduerez betetako egunak izango dituzte.