Noticias
Atrás

Ekin diogu Ibarra martxanen ikasturte berriari

50 lagun inguruk hartu dute parte 2018/2019 ikasturteko lehen ibilaldian

04·10·2018


Beste urte batez, urriaren hasierarekin ekin diegu Ibarra Martxanen ibilbideei. Herriko kaleetatik adineko pertsonak elkarren arrimoan paseoak egiteko aukera luzatzen du egitasmo honek eta dagoeneko, lagunen arteko ibilaldia dela esan dezakegu. 

Bizi Nahi elkarteko erretiratuak Madril inguruan oporretan direnez, haien falta somatu da lehen egun honetan, baina hala ere, 50 lagunek hartu dute parte. Ikasturte berria honekin, bidelagunak mantentzen direla azpimarratzekoa da. Uzturpe Ikastolako ikasleak,  Bizi-nahi elkartea, Garagune, Ilarki, Merkatarien elkartea, San Bartolome parrokiako gaixoen pastorala eta Ibarrako osasun etxea eta nola ez, norbanakoen laguntza ere garrantzitsua izaten da.