Noticias
Atrás

Egialde auzoko baserriak seinaleztatu ditu Udalak

Guztira, hamabi seinale jarri dituzte, bana baserri bakoitzean.

30·04·2021


Egialde auzoko baserriak seinaleztatu ditu Udalak. Baserri eta etxebizitza bakoitzaren identifikazioa erraztea da helburua, horrela, larrialdi kasuetan errazago aurki dezaten helmuga suhiltzaileek eta anbulantziek, besteak beste. Bertako auzotarrek egin zuten eskaera ingurua seinaleztatzeko, eta Udalak seinale bana jarri du baserri bakoitzeko. Guztira hamabi seinale jarri dituzte eta 1.800€ inguruko kostua izan dute lanek.