Covid-19aren eragin sozial eta ekonomikoari aurre egiteko baliabideak aktibatzen
07·04·2020
Osasun krisiari aurre egiteko neurriek herritarren enpleguan eta ekonomian eragin zuzena edukiko dute. Horregatik, Ibarrako Udalak herri mailako neurriak hartzen saiatuko da. Herriko merkatariei (jatetxe, taberna, ilepaindegi…) itxialdiak sortutako galerak arintzen laguntzeko, diru-laguntza partida bat onartzea erabaki da. Industriari eta merkatariei hobariak egitea ere aurreikusten da.
Bestetik, Gipuzkoako Aldunditik, autonomoak eta enpresak batez ere txikienak igarotzen ari diren zailtasunen jabe izanik, eskura dauden dirulaguntza eta neurri guztiak herritarrengandik gertuago jartzeko ahalegina egingo dutela adierazi dute.
Erakunde, eragile eta entitateekin elkarlanean ari da Gipuzkoako Aldundia eta honako gida eta webgunea prestatu dituzte laguntza horien berri emateko.
Ikusi gida
Joan webgunera
Laguntza sarearen parte moduan, gure eskualdean, Tolosaldea Garatzen izango da erreferentzia gunea. Informazio pilaketa egiten ari dira udalerrietan hartzen ari diren neurriez eta baita egoera honek norbanakoetan izan dituen eraginez ere. Euren lankidetza behar dutenek eurengana jo dezakete: