Bizi Nahi elkartearen jaiak irailaren 20tik 23ra
04·09·2018
* Argazkia, Tolosaldeko Ataria
Urteroko moduan, Bizi-Nahi erretiratuen elkarteko jaiak antolatu ditu bertako zuzendaritzak. Honela, irailaren 20tik 23ra asteburu polit bat ospatuko dute. Hona hemen, antolatutako egitaraua:
Irailak 20, osteguna:
16:00an, bandera igoera eta txupinazoa festei hasiera emateko.
Ondoren, Txapelketa azkarrak: Eskoba, Mus, Puntxo, tute, txintxon eta dominoan.
20:00an, luntxa eta txapelketako sari banaketa.
Irailak 21, ostirala:
20:00an, Anaitsaun afaria elkateko aretoan zuzendaritzako kideek zerbitzatuta. Ondoren, disko-festa.
Irailak 22, larunbata:
11:30ean, banakako toka txapelketa. Ondoren, Ibarrako tomate eta piparren dastaketa eta sari banaketa tokako irabazleei.
Irailak 23, igandea:
11:30ean, San Bartolome parrokian meza, hildako bazkideen omenez.
14:00an, anaitasun bazkaria, elkarteko aretoan. Amaiera, opari-zozketa eta dantzaldiarekin.