Noticias
Atrás

Bizi Nahi elkartearen bulegoa irekiko dute ostiralean

Uztailaren 2an (ostirala) zabalduko dute Bizi Nahi Ibarrako erretiratuen elkarteko bulegoa.

30·06·2021


Datorren ostiralean zabalduko dute Ibarrako Bizi Nahi erretiratuen elkarteko bulegoa. 
Bulegoa irekita egongo da 11:00etatik 13:00etara, astelehenetan eta ostiraletan. Ostiraletik aurrera ordaindu ahal izango dira 2021eko kuotak: 10 euro izaten jarraitzen du.
Irailetik aurrera txangoekin eta bidaiekin hastea aurreikusten dute, betiere testuinguruak ahalbidetzen badu.