Noticias
Atrás

Beheranzko joera

Asteburuko emaitzen ondoren, herria eremu laranjan sartu da.

15·03·2021


Asteburuko emaitzen ondoren, Ibarrako herriko intzidentzia-tasa 719,93 da gaur 100.000tik, Eusko Jaurlaritzako datuen arabera. Osasun-eremuko intzidentzia-tasa 471,88/100.000tik da, eta, azken hiru egunetan, positibo berri bakarra atzeman dute herrian. Azken zazpi egunetan, aldiz, zortzi kasu berri atzeman dituzte. 

Aldagai horien arabera, Ibarra eremu laranjan dago berriro. Igor Zapirain alkateak arduraz jokatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du: "Herrian positibo-kopuruen beheranzko joera nagusitu bada ere, ezinbestekoa da osasun neurriak errespetatzen eta arduraz jokatzen jarraitzea".