Noticias
Atrás

Auzoz-auzoko bilerak herritarrekin elkartzeko

Lehenengo bilera Azkueko bizilagunekin egingo da abenduaren 11an

05·12·2019


Ibarrako Udalak herriko auzoetara bisitak egingo ditu bertako bizilagunekin elkartu, auzoaren beharrak ezagutu eta Udalak dituen asmoak partekatzeko. Herria ibartarrek osatzen dute eta garrantzitsua ikusten dugu herritarrek esateko dutena entzutea.

Auzoan bizi direnek ezagutzen dute hobetoen bertako egoera eta, beraz, bertakoek dakite auzoak zer behar dituen. Honen jakitun izanda, auzotarren ideiak entzuteko gogoz dago Ibarrako Udala eta horregatik auzoz-azoko bilera saioak hasiko ditu.

Bilkura hauetan, auzoaz arituko gara eta norbaitek behar edo eskaera pertsonalak hitzegin nahiko balitu, udaletxera gerturatzeko eskatu nahi diegu, bertan, Alkatea, zinegotziak eta teknikariak herritarrekin elkartzeko prest baitaude.

Lehenengo saioa, AZKUE auzoan egingo da. Eta Ibarrako Udalak bertako biztanleei gonbita luzatzen die, bileran parte hartzera eta auzoak dituen beharrez hitz egitera.

Gai ordena:

  1. Udalaren proposamenak epe labur eta luzera

  2. Auzotarren iritziak proposamenari buruz

  3. Auzoaren beharrak, kezkak, nahiak... jasotzea

 

AZKUE AUZOA

Honako eskatzeentzat deialdia: Azkue kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12; Etzaniz 68

Eguna: Azaroaren 11an

Ordua: 19:00

Tokia: Gizarte Zerbitzuetako lokalean