Noticias
Atrás

Auzoko egitasmoaren ikasturte berrirako gonbita

Ostegunean, 19:00etan egingo da proiektu honen aurkezpena kultur etxean

15·10·2019


Beste urte batez, Ibarrako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko migrazio eta aniztasun sailaren eta Euskaltzaleen topagunearen arteko lankidetzarekin martxan duen Auzoko egitasmoaren beste ikasrturte bat antolatu da. 

Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Helburu nagusia,  euskal hiztunen laguntzarekin,  herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea da. Horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzen ditu proiektuak.

Astean behin biltzen da taldea, ordu eta erdiz,  dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.

Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da; euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko.

Proiektu honen aurkezpen saioa Ibarrako kultur etxeko aretoan izango da, urriaren 17a, osteguna arratsaldeko 19:00tan. Gerturatu eta parte-hartzeko gonbidapena luzatzen zaio herritar orori.

Harremanetarako: ibarrauzoko@gmail.com, 661 745 875 (Izaskun)