Noticias
Atrás

Autoak partekatzeko eskualdeko prozesuan parte-hartzen ari da Ibarrako Udala.

Herritarrekin parte-hartze bilera egingo da Otsailak 1ean, Kultur Etxeko Aretoan

25·01·2023


Klima-aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, mugikortasun gaien testuinguruan, autoak partekatzeko egitasmoek eskaintzen dituzten onurak ezagutu eta beraien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin, eskualde mailan burutzen ari den prozesu batean parte-hartzen ari da Ibarrako Udala.

Testuinguru honetan, gai honekiko dugun ikuspegia jasotzea ezinbestekoa dela jakinda, ekimen honen berri eman eta iritziak jasotzeko, egingo den hitzaldi - solasaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Interesgarri gertatuko zaizun esperantzarekin, zure parte hartzea biziki eskertzen dugu.

 

Eguna: 2023ko otsailak 1, asteazkena

Iraupena: 18:00etatik – 20:00etara

Tokia: Kultur Etxeko Aretoan

 

Bertan ikusiko gara