Noticias
Atrás
Aurten Izaskungo jaiak ospatu gabe geratuko gara
Osasun larrialdiaren ondorioz, ez dago jaiak ospatzeko baldintzarik
18·05·2020
2020ko Izaskungo jaiak maiatzaren 30-31 eta ekainaren 1ean ospatzekoak ginen. Baina osasun larrialdiaren egoerak baldintzatuta, aurtengoan Izaskungo jaiak ospatzeko baldintzarik ematen ez denez, datorren urtean beharko. Auzoko festa batzordeak, bizi dugun egoeraren aurrean, jaiak ospatzeko baldintzarik ematen ez zela duela hilabete ingurutik adierazi zuen eta egoeraren garapena ikusirik, bertan behera utzi dira aurtengoz, Izaskungo festak.