Noticias
Atrás

Aurten ere martxan izango da 'Auzoko' ekimena

Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da.

24·09·2021


Euskaltzaleen Topaguneak sustatzen duen egitasmoa da Auzoko, eta Ibarran 2016tik dago martxan. Ikasturte honetan egitasmoa abiarazi nahi dute berriz ere, eta izena emateko epea zabaldu dute. Irailaren 30ean izango da izena emateko azken eguna, eta ibarrauzoko@gmail.com helbidera idatzita edo 661 745 875 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

Auzokok erantzukizun partekatuaren ideia du oinarrian, zehazki, etorri berriek edota orain arte euskararekin harremanik izan ez dutenek euskararako bidea egin dezaten, euskal hiztunak diren herritarrek ere parte hartzea eta inplikatzea. Hori dela eta, egitasmoan funtsezkoak dira euskaraz bizi diren herritarrak. Bi profiletan banatzen dituzte parte hartzaileak; euskaratik gertu bizi direnak eta euskaratik urrun bizi direnak. 

Ikasturte honetarako erronka berri bat jarri diote egitasmoari, Auzoko dagoen herrietan bertako eragileen artean aliantzak sortzea, hain zuzen. Aipatutako helburuak betetzeko ordu eta erdi inguruko saio irekiak egiten dituzte astero, eta hitzordu horiez gain, ekintza osagarriak egiten dituzte, herriko harreman sareak, eragileak eta ohiturak ezagutzeko zein horiez gozatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egitasmoaren eskuorria irakurtzeko egin klik hemen.