Noticias
Atrás

Atzeratu egin da 'Emakumeok kontatzen' ipuin kontaketa

Egoerak ahalbidetzen duenean, saioaren data berria jakinaraziko da.

05·03·2021


Covid-19a dela eta, Ibarran bizi dugun osasun egoeraren aurrean, zuhurtziagatik eta erantzukizunagatik, Ibarrako Udalak datorren asterako antolatuta zuen ipuin kontaketa saioa atzeratzea erabaki du.
Ana Apika kontalariak 'Emakumeok kontatzen' saioa egin behar zuen asteartean, kultur etxean; baina, atzeratu egingo da. Egoerak ahalbidetzen duenean, jakinaraziko da saioaren data berria.