Astelehenean 'Suak harrotzen' ikuskizuna
18·06·2021
Datorren astelehenean, ekainaren 21ean, Suak harrotzen ikuskizuna egingo dute: San Juan suaren, usadioen eta emakumeen inguruko emanaldia.
Eguraldi ona izanez gero ikastolako parkinean hasiko da, eta ikastola inguruko txokoetan egingo dute. Guztira hiru gune daude: lehena, ipuin kontalari batekin; bigarrena, senda belarren inguruko txoko batekin, non ukenduren bat egiten erakutsiko duten; eta azkena, dantzaren inguruko txokoa. Behin irteera emanda ordu bete inguru iraungo du, eta parkinean norbait egongo da guztia gidatzeko.
Eguraldi txarra egiten badu, berriz, herriko plazan hasiko da. Ekimena taldeka egingo da eta taldeak osatu ahala argitaratuko da ordutegia.
Izena emateko udaletxera deitu (943 67 11 38 zenbakia) edo joan behar da gaur eta astelehen goizean 9:00tatik 14:00tara. Hamar urte baino gutxiago dituzten haurrek guraso batekin joan beharko dute.