Bizi-nahi elkartearen festak izango ditugu ostegunetik hasita
03·10·2017
Bizi-nahi elkartearen festak, ostegunean hasiko dira. Urtero bezala, egitarau oparoa eskaini diete herritarrei:
Osteguna, urriak 5.
12:00, bandera igoera eta txupinazoa festei hasiera emateko eta Ibarra Martxan-eko parte-hartzaileei ongietorria emateko.
16:00, txapelketa azkarrak: Eskoba eta mus, puntxo eta tute, txintxon eta domino.
20:00, luntx-a eta sari banaketa txapelketan parte hartu dutenei.
Ostirala, urriak 6.
20:00, Anaitasun afaria, Elkartearen aretoan, zuzendaritzako kideek zerbitzatua. Afariaren odnoren, disko-festa.
Larunbata, urriak 7.
11:30, banakako toka txapelketa, gizon eta emakumeek. Ondoren, Ibarrako tomate eta pipar onenen dastaketa eta sari-banaketa irabazleei.
Igandea, urriak 8.
11:30, San Bartolome parrokia-elizan meza hildako bazkideen omenez.
14:00, senidetasun bazkaria Ibarrako Belabieta kiroldegian. Bukaeran, opari zozketa eta dantzaldia.
19:30, festa amaierako txupinazoa.