Noticias
Atrás

Aste honetan espaloia konpontzeko lanak hasiko dira Idoiaga kalean

Kale horretako aparkalekuak erabilezin egongo dira asteazkenean eta ostegunean.

29·06·2021


Idoiaga kaleko lanak uztailaren hasieran hasiko dira, ostegunean makinak eramango dituzte eta espaloia apurtzen hasiko dira. Zuhaitzak bihar moztuko dituzte, baina aurretik farolak kendu behar dira; horretarako, egun hauetan kaleko aparkaleku guztiak kendu behar dira: Euskal Herria 2tik, Idoiaga 11raino. Euskal Herria 2tik hasita lehenengo zuhaitza kentzen dutenean, Euskal Herria 4. zenbakiko garajera sartu ahal izango da. Idoiaga kalea moztuta egongo da, berriz, Leaburu aldera,  Euskal Herria atzealdera, anbulategira eta Bekobide kalera joateko; hortik joan ordez, Txumitxatik behera, hots, San Inazio auzotik sartu beharko da zuhaitzak mozten diren egunetan.

Behin hori eginda, obra zatika egingo da, eta helburua da aparkaleku gutxien kentzea eta ibilgailuen pasabidea ahal den moduan mantentzea. Beraz, kalea moztuko da soilik behar-beharrezkoa denean.

Konpontze-lanek sei aste inguru iraungo dute, eta, guztira, 39.000 € da aurrekontua. Espaloi berrian ez da farolarik jarriko, baina beste aldeko espaloian 5 metroko zutabeak eta led argiak jarriko dira bi espaloiak argiztatzeko.