Asfaltatze lanak herriko hiru gunetan
14·01·2020
Herriko hiru gune desberdinetan asfaltatze lanei ekin zaie gaur, leku batzuetan dagoen lurzoruaren berriztatzea beharrezkoa baita. Hala, gune bakoitzean 2-3 eguneko lanak egingo dituzte eta eguraldi ona lagun, 2 asteren barruan lanak amaituko dituztela aurreikusten da. Helburu den gune bat amaitutakoan hurrengo gunean garatuko dira asfaltatze lanak eta beraz, lanengantik sortu daitezkeen eraginak ez dira batera emango, txandaka baizik.
Jarraian, asfaltatze lanak egingo diren gune bakoitzean zer egin behar dauden eta herritarrei suposatuko dienaz azalpenak jasoko ditugu:
Uzturre auzoa: Hemen hasiko dira gaurtik aurrera lanak. Uzturre 1 eta 2ren artean dagoen aparkalekutik hasi eta Euskal Herria kaleraino iritsi arteko tartean asfaltato geruza bat emango da. Aipatutako asfaltatze lanak garatzeko, aparkaleku guztiak kendu egingo dira. 2-3 egunen barruan amaituko dira lan hauek. Bestetik, Uzturre 3 inguruan, Montes parean, asfaltatze lanak aurrerago garatuko dira. Izan ere, Gipuzkoako Urakek hodi bat aldatu behar du bertan eta lan horiek amaitzean euren gain joango da eremu horretan lurzorua asfaltatzea.
Azkueko biribilgunean: Biribilgunearen inguruan zuloak daude, beheranzko joera eginda asfaltoak eta beraz, biribilguneako lurzoru osoa konponduko da. Trafikoa ez da moztuko lanak garatzeko garaian, baina bi zatitan bideratuko da. Gunearen erdia eta erdia banatuko dira eta bitartean, beste aldetik bideratuko dira ibilgailuak. Azkue inguruko lan hauek ere 2-3 egunetan amaituko direla aurreikusten da.
Idoiaga: 13 zenbakiaren parean, gune batean behera egin du errepideak eta asfaltatu egingo da zati hori. Joaneko noranzko bakarra duenez gune honek, lanek irauten duten bi egunetan errepidea moztu egingo da eta trafikoan aldaketak egingo dira. Hala, Euskal Herria 2tik Leabururantz doan bideari norantza aldatu eta moztutako bidetik beharrean, kontrako norantza ezarriko den bide honetatik bideratuko dira ibilgailuak.
Gainera, Euskal Herria 12 atzeko aparkalekura, Idoiagako aparkalekuetara eta Beheko bidekoetara joateko sarbideek ere aldaketak izango dituzte lanak irauten duten bi egunetan. Hala, anbulategi pareko errepidean aparkalekuak kenduko dira eta bi noranzkotan erabilgarri jarriko da, soilik aipatutako aparkaleku eta garajeetara joateko.
Azkenik, lanek irauten duten tartean, Apatta ingurutik ezingo dira 3,5 tonatik gorako kamioiak jeitsi.
Aipatutako lan guztiak, epe laburrean garatzeko aukera ematen dutenez, gune bakoitzean 2-3 egun igaroko dituzte lanek eta gehienez bi asteko lanak izango dira.
Asfaltatze lan hauek, lehiaketa bidez, Excavaciones y transportes ORSA S.L.-k garatuko ditu eta aurrekontua 75.000€-koa da.