Noticias
Atrás

Artile bilketa uztailaren bigarren hamabostaldian

Interesdunek, 696 433 602 ra deitu behar dute

10·07·2020


Tolomendik aurtengo artile bilketaren berri emateko ohar bat kaleratu du, eta gure herritarrei berau zabaltzea garrantzitsu ikusi dugu, artileari balore emateko bide honetan. Hona hemen oharra eta artilea biltzeko ezarriko diren guneen berri:

Artilea dela eta, buru belarri lanean dihardugu, etorkizunean artilea baliozko den baserriko produktua izan dadin. Proiektu ezberdinetan hainbat enpresa eta eragile artilea balorizatzeko irtenbideak aztertzen gabiltza lanean. 

Proiektu hauek gauzatzen diren bitartean, Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egiteko hainbat eragile aritu gara: Gipuzkoako Foru Aldundia, ardi sektoreko elkarteak, gestio etxeak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak. Bilketa zerbitzua ahalik eta modu sinple eta merkeenean egiteko prozedura landu eta adostu dugu.

Aurtengo antolakuntzaren ezaugarria, sektorearen inplikazio zuzena izan da: Lurgintza eta Abelur Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin batera (Landaola).

Interesa duten artzainek 696433602 telefonora deitu behar dute. Bertan azalduko zaizkie entregatzeko eguna, ordua eta tokia.

Gipuzkoan artilea biltzeko 5 puntu ezarri dira: 

UZTAILAK 20: IDIAZABAL ABELTZAINEN ELKARTEAN (Gorrotxategi)

UZTAILAK 20: ASTEASU AGROALDEAN, ZONA INDUSTRIAL Pol., 188 

UZTAILAK 22: AZPEITIA Urola erdiko LAPATX ZABORTEGIA S.A.

UZTAILAK 22: BERGARA EPELE ZABORTEGIA, ELORREGI AUZOA ZG

UZTAILAK 27: ASTEASU AGROALDEAN, ZONA INDUSTRIAL Pol., 188

UZTAILAK 29: BERASTEGI ARTALEKUN, AITZERGA AUZOA

Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduko du eta bestea artzainek ordainduko dute. Egindako proposamenak sektorearen inplikazio zuzenagoa dakar eta iaz bezala“konpost”-a egitera bidaliko da Nafarroara, ekonomia zirkularra sustatuz.