Noticias
Atrás
Arantzazuko Ama kalea oinezkoentzat izango da
Gipuzkoako Uraken hornidura lanak amaitu dira kale honetan eta orain oinezkoentzat itxita dago
16·12·2020
Urriaren hasieran Gipuzkoako Urakek ur hornidura hobetzeko lanak burutu zituen Arantzazuko Ama kalean eta lanen ondoren lurzorua txukunduta utzi dute. Irisgarritasun trabak ekiditeko, hildako zuhaitzak eta hauen txorkoak kendu egin dira, oinezkoentzat eragozpen gabeko espazio bat sortuz. Gainera, kale hau oinezkoentzat bakarrik izango denez, sarrerak itxita daude ibilgailuentzat.
Azkenik, Ibarrako Udalak adierazi nahi du, auzo honetan dagoen aparkamentu arazoaren jakitun dela eta alternatiba desberdinak aztertzen ari dela gaur egun.