Noticias
Atrás
Abenduaren 19an ez-ohiko oso bilkura burutu zuen udalbatzak
Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko planaz, 2020ko langileen zerrenda eta plantilla aldatzeaz eta 2019ko langileen zerrenda eta plantilla aldatzeaz hartutako erabakiak
26·12·2019
Ibarrako udalbatzak, 2019ko abenduaren 19an egindako ez-ohiko bilkuran, besteak beste, ondoko ebazpenak hartu zituen aho batez. Alde batetik, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko plana. Bestetik, 2020ko langileen zerrenda eta plantilla aldatzea eta baita 2019ko langileen zerrenda eta plantilla aldatzea ere.
Lehena. Ibarrako udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko 2019-2021 Bitarteko Programaren 1. fasea (Enplegu Plana) izeneko dokumentua onartzea. Dokumentu honek, beste batzuen artean, ondoko xede hauek ditu:
— Lanpostuak amortizatzea.
— Lanpostuak sortzea.
— Lanpostuak egonkortzea.
— Udaleko hainbat sail berrantolatzea.
Bigarrena. Hartutako ebazpenak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, Iragarki Taulan, eta Ibarrako udaleko web orrian argitaratzea.
Hirugarrena. Espedientea informazio publikoan jartzea eta interesatuei entzunaldia ematea hamabost laneguneko epean, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Giza baliabideen arrazionalizatze plana
Programa de racionalización de recursos humanos
Interesatuek espedientea aztertu eta alegazio edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte aipaturiko epean. Alegaziorik aurkeztu ezean, Ibarrako udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko 2019-2021 Bitarteko Programaren 1. fasea (Enplegu Plana) izeneko dokumentua behin betikoz onartutzat emango da, irizpen honetan jasotako terminoetan. Bestelako kasuan, espedientea Udalbatza Plenoaren aurrean aurkeztuko da, hark alegazioak ebatzi eta dokumentuari behin betiko onespena eman diezaion. Ondoren, dokumentuaren laburpena argitaratuko da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, Iragarki Taulan, eta Ibarrako udaleko web orrian.
Bestetik, 2019ko abenduaren 26an argitaratu dira IBARRAKO UDALBATZAK (2019ko abenduaren 19an ez ohiko udalbatzan ) onarturiko honako erabakiak, 15 egunetako epealdia egongo delarik edonork egoki ikusten duen alegazioak egiteko erabakiak behin betikotasuna izan aurretik:
1. 2020ko langileen zerrenda eta plantillaren onarpena:
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua
2020 URTEKO LANGILEEN ZERRENDA ETA PLANTILLAREN ONARPENA
2. 2019ko langileen zerrenda eta plantillaren onarpena: