Noticias
Atrás

A25, indarkeria matxistaren aurka saretu gaitezen

Ibarrako udalak bat egin du herriko mugimendu feministaik antolatutuako mobilizazioarekin

24·11·2020


Azaroaren 25ean, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean kalera ateratzeko sobera arrazoi ditugu.

Indarkeria matxistagatik gaur egun Ibarrako gizarte zerbitzuetan 19 emakumeren kasuak daude zabalik. Horietatik 12 emakume babes neurriekin daude eta horietatik 9 emakume laguntza psikologikoarekin. Beste herriekin alderatuz, kopurua ia bikoiztu egiten da gurean.

Sobera arrazoi ditugu bihar, azaroak 25, Ibarrako Plazan 19:00etan Deabruak Kalera asanblada feministak deitu duen manifestaziora batzeko.

Har dezagun kontzientzia, saretu gaitezen.