Noticias
Atrás
20 minutuko aparkaldiak Euskal Herria kalean
Ibilgailuen errotazioa bermatzeko aparkaldi laburreko bi gune ezarri dira
02·09·2020
TAOa arautzen duen ordenantza berriari esker, Euskal Herria kalean aparkaldi laburreko bi gune ezarri dira, ibilgailuen eta herritarren errotazioa bermatzeko. Modu honetara, erosketa arinak burutzeko tartea eskaintzen zaie herritarrei, eta maiztasunez ibilgailuen aldaketak emango dira. Urritik aurrera indarrean jarriko den neurri hau, merkataritza sustatzeko bidean Udalaren beste pauso bat da.
Aparkaldia, 20 minutukoa eta doakoa izango da, baina erabiltzaileek tiketa atera beharko dute, denbora tarteak azkarrak izatea bermatzeko.
20 minutuko aparkaleku hauek, Euskal Herria kaleko 12 ABCDE zenbakien parean eta 37,39 eta 41 zenbakien parean ipini dira.