Noticias
Atrás

‘Udazken egitaraua’ aurkeztu du Udalak

Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatu dute, eta lehen ekimena larunbat honetan izango da: mendi-duatloia.

03·11·2021


Gaur goizean aurkeztu du Ibarrako Udalak ‘Udazken egitaraua’. Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatu dute, eta azaro osorako antolatu dituzte ekimenak. Lehena datorren larunbatean egingo dute: mendi-duatloia, hain zuzen.

Nagore Zubillaga kultura zinegotziak ilusioz hitz egin du egitasmoaren inguruan: “Ilusioz aurkezten dugu ekimena. Batetik, urteroko izaera duten zenbait ekitaldi berreskuratzen hasi garelako; eta, bestetik, Ibarra gauza gehiago egiteko gogoz somatzen dugulako eta ekitaldiak nolabaiteko normaltasunez antolatzeko aukera dugulako”. Bide beretik, gogorarazi du tentuz antolatutako ekitaldiak direla, eta tentuz parte hartzera zein gozatzera gonbidatu ditu herritarrak ere.  

Agerraldian izan dira baita ere Uxue Sukia Uzturpe Ikastolako zuzendaria eta Iker Gibelalde mendi-duatloieko antolatzailea. Amaitu aurretik udalak eskerrak eman dizkie, bai bertan zirenei, bai antolakuntzan parte hartu baina azaldu ezin izan duten eragileei.