Noticias
Atrás

'Ez dok hiru', datorren ostiralean

Tartean teatroak egingo du antzerkia eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude.

02·07·2021


Datorren ostiralean (uztailak 9) Ez dok hiru antzerkia egingo du Tartean Teatroak Emeterio Arrese parkean, 22:00etan. Ekitaldiko edukiera mugatua izango da, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude kultur etxean. Egitasmoa Hauspoa elkarteak antolatu du Udalaren laguntzarekin. 

Saiora joango diren ikusleek Covid protokoloa jarraitu beharko dute ezinbestean. Protokoloa irakurtzeko egin klik hemen

Antzerkian Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela.

Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute.

Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.