Noticias
Atrás

‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia ostegunean

Galtzaundire hitzaldi zikloa Ibarrara iritsiko da azaroaren 28an

27·11·2019


Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa jarri zuen martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta oraingoan, eskualdeko hainbat herri pasa ostean, Ibarraren txanda izango da. Hitzaldia azaroaren 28an, osteguna izango da, 19:00etan, Txontxo udal lokaletan eta hizlariak Mikel Ozaita Azpirotz eta Igor Agirre Uriarte izango dira.

Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

 

Eguna: azaroak 28, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Txontxo

Hizlariak: Mikel Ozaita Azpirotz eta Igor Agirre Uriarte