Noticias
Atrás

'Emakumeok kontatzen' ipuin kontaketa Ana Apikaren eskutik

Datorren martxoaren 10ean, ipuin kontaketa egingo dute herriko kultur etxean.

01·03·2021


Emakumeok kontatzen ipuin kontaketa egingo du Ana Apika kontalariak datorren martxoaren 10ean. Saioa 17:00etan hasiko da, Ibarrako kultur etxean, eta sei urtetik gorako haurrei dago zuzenduta

Ipuin saio honetako istorioetan emakumeak dira protagonista: denetik egiten dute eta haien buruaren jabe dira. Apikak kontatuko dituen ipuinetan akzioa, abentura, agerpenak eta adiskidetasuna izango dira. 

"Berdintasuna landu nahi dugu eredu baikorrak erabiliz; emakumeak izango dira protagonista: amonatxoak, andereak edo neskatoak", horrela hitz egin du Apikak saioren inguruan. Aukeratu dituen istorioetako idazleak ere emakumeak dira, eta, kasu batzuetan, baita marrazkilariak ere. Horri ere garrantzia eman dio ipuin kontalariak eta nabarmendu du literaturan ere badirela emakumeak. 

Ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta gonbidapenak kultur etxean eskuratu behar dira, aurrez.