Asset Publisher

Nola ikusten dugu auzoa?

2024·03·01

Nola ikusten dugu auzoa?

Auzoz auzo ekimena martxan jarri du berriro ere Udalak legealdi honetan. Auzoan bizi direnek ezagutzen dute hobetoen bertako egoera eta, beraz, bertakoek dakite auzoak zer behar duen. Honen jakitun izanda, auzotarren ideiak entzuteko gogoz gaude Ibarrako Udalan lanean gabiltzanok.

Salto! Udalekuetan izena emateko epea zabalik

2024·03·01

Salto! Udalekuetan izena emateko epea zabalik

UEMAk urtero antolatzen duen Salto! udalekuan izena emateko garaia iritsi da; martxoaren 1etik 31ra zabalik izango da, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako gazteentzat (2006-2009 urteen artean jaiotakoentzat).

Ahoz aho 2024

2024·02·29

Ahoz aho 2024

Kalabaza astinduz, barruan soinuak. Herria astinduz, barnean ipuinak. Kalabazaren soinuak, haziak. Herriaren ipuinak, bizia. Eskuz esku, bihotzez bihotz, belarriz belarri, ahoz aho… Jalgi hadi plazara herriaren istorioen hazi bizi ipuin soinu berriak! Iñaki Carreteroren hitz hauekin aurkeztu zaigu aurtengo Ahoz Aho jaialdia.

Auzoko, ibartarren ostegun arratsaldeetako plana

2024·02·29

Auzoko, ibartarren ostegun arratsaldeetako plana

Ostegunero elkartzen dira kultur etxean 17:00etatik 19:00etara bitarte. Gaur, gainera, hileko azken osteguna izanik, merienda egingo dute. Herritar guztiei irekiak dira saioak.

Obretako Udal Brigadaren oharra

2024·02·28

Obretako Udal Brigadaren oharra

Bihar hilak 29 goizeko 8:00etatik aurrera Izaskungo bidea itxita