2. BIDEOA
TESTUA-1
Ibarran martxan dugun indarkeria matxistaren aurkako koordinazio protokoloa, modu oso laburrean duzu azalduta ondoko bideoetan. Bertan baliabideak eta ibilbideak topatuko dituzu.
*Aktibatu azpitituluak: gaztelera, frantsesez errumanieraz, arabieraz edo ingelesezezkoak.
TESTUA-2
Edozein zalantza duzula,
jo Ibarrako Gizarte Zerbitzuetara,
Astelehenetik-ostiralera
9:00-14:00
Telefonoa 943 670415
SATEVI
Informazio eta arreta espezializatua.
Tel.
900840111
24 orduz, doakoa, anonimoa, 51 hizkuntzetan.
SOS DEIAK 112 - Larrialdiak.
Asuncion klinika. Tel. 943 697000
Donostiako Ospitalea. Tel. 943 007000
Komisaldegia. Tel. 943 538820
GLKZ. Tel. 943 224411
Astelehenetik-ostiralera:
Ibarrako Osasun Zentroa
08:00-17:00
Tel. 943 672411
Udaltzaingoa
08:00-20:00
Tel. 943 697324
Indarkeria matxistaren aurkako I. protokoloaren dokumentua osorik irakurri nahi izanez gero, egin klik azpiko irudian:
Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzua
Baliabide osagarriak:
[Berria egunkariaren bidez]
Nola adierazi arriskuan zaudela, abusatzaile baten eskuetan bazaude, eta esaten duzuna hark ere entzun badezake?
Kanadako Emakumeen Fundazioak erantzuna eman zion galdera horri konfinamenduan, iazko apirilean. Ikusi zuten konfinamenduak asko zaildu ziela laguntza eskatzea arriskuan zeuden emakumeei, egun osoan erasotzailearekin egotera behartzen zituelako. Ezin, esaterako, telefonoa hartu eta lagun bati hots egin, edo indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuetara deitu, erasotzaileak ere entzun gabe. Beraz, fundazioak laguntza keinua deiturikoa asmatu zuen.
Sinplea da keinua: esku ahurra kamerari begira jaso, erpurua sartuta. Ondoren, gainerako hatzekin, erpurua harrapatu.
Fundazioak bideo bat egin zuen keinua nola egin erakusteko. Horretan, emakume bat agertzen da, kamerari begira. Bideo dei baten bidez, errezeta baten inguruan ari da hitz egiten beste emakumezko batekin, baina deiaren erdian, keinua egiten du. Atzean gizonezko bat ikusten da tarteka.