Euskara

Euskara

DATU OROKORRAK

Euskara Zerbitzua
Helbidea: San Bartolome plaza, 2 – 1. solairua
Telefonoa: 943 671 138
Fax-a: 943 67 38 52
E-maila: euskara@ibarra.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara
Arduradun politikoa: Jesus Peñagarikano
Euskara teknikaria: Amaia Zabala
Itzultzailea: Agurtzane Aiestaran


Zerbitzuak

1. ITZULPEN-ZERBITZUA

Ibarrako Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua eskaintzen dizu administrazioekin, beste elkarte eta talde batzuekin, merkatari, dendari edo enpresekin eta norbanakoekin harremanak euskaraz izan ditzazuen bultzatzeko.
Zerbitzu hau eskatu nahi baduzu idatzi ezazu e-posta bat itzultzailea@ibarra.eus helbidera edo etor zaitez Ibarrako Udalaren euskara zerbitzura.

 

2. EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK


Ibarrako udalak udalerrian euskara sustatzeko helburuz, 4 eremutan diru-laguntzak ematen ditu. Hauek dira diruz laguntzen diren eremuak:
 
  • Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasteko diru-laguntzak:
    Diru-laguntza honen xedea da Ibarrako bizilagunak euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten ari diren ibartarrei. 2023-2024 ikasturteko dirulaguntzen deialdia 2024ko ekaina eta iraila bitartean argitaratuko da. 

    Eskaera orria
    Interesatuek ekarri behar duten agiriak biltzen dituen orria

 

3. EUSKARA ORDENANTZA

Ibarrako Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Arauak ematen dituen UDAL ORDENANTZA duzu hau, herri mailako alor desberdinak arautzen dira: udal barneko euskararen erabilera, euskararen erabilera Ibarrako Udalerriaren gizarte bizitzan bultzatu eta normalizatzeko asmoa ere badu eta hizkuntza normalizaziorako azpiegituraz ere ari da. 2004ko urtarrilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta indarrean sartu. Hona hemen udal-ordenantza oso-osorik.

 

4. ERABILERA PLANAK

86/1997 Dekretua dela eta, udalak administrazioan eta udalerrian euskara sustatzeko beharra du, hori dela eta, barneko langileei zuzendutako zein herrira zuzendutako bi plan garatu behar izaten ditu.
 

 

5. GALTZAKOMIK KOMIKI LEHIAKETA

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin, Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatzen dute. 2008ko martxoan Galtzaundi aldizkariko komikilaria den Joseba Antxustegietxarteren erakusketa bat antolatu zuen Galtzaundik Tolosan. Arrakasta ikusirik komiki lehiaketa egitea bururatu zitzaien eta Ibarrako Udaletxearekin harremanetan jarri ziren. Ideia aproposa iruditu eta orduz gerotik elkarrekin jarraitu dute antolatzen.
Informazio eta garaileak ezagutzeko jo honako helbide honetara: https://www.galtzaundi.eus/kategoria/galtzakomik/

 

6. DATU SOZIOLINGUISTIKOAK

  • Ibarrako datu soziolinguistikoak
    Inork gutxik uka dezake Tolosaldea eskualde euskalduna dela. Horien erakusle honako datuok:
     
  • Tolosaldeako biztanleak : 47.880 biztanle
  • Euskaldunak: %73
  • Eusakara ulertzen dutenek: %86
  • Lehen hizkuntza euskara dutenak: %63
  • Etxean euskaraz egiten dutenak: %60
  • Euskararen kaleko erabilera: %60

 

  • Kale erabileraren neurketa
    Aspaldiko urteetan euskara kalean zenbat erabiltzen den eta nork edo nortzuk gehien erabiltzen duten jakiteko kale-neurketak egiten ditu Ibarrako Udalak, 1993. urtean hasi ginen datuak biltzen, hona hemen 2023ean izandako datuak.

    Kale-erabilera bilakaera