Bizikleten katalogoa

Bizikleten katalogoa

Bizikletaren titularrek edozein unetan eska dezakete bizikleta berreskuratzea.

Prozedura:

  1. Udaltzaingoan bizikleta berreskuratzeko eskaera egin.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa berrikustea eta bizikletaren jabetza egiaztatu.
  3. Bizikleta berreskuratzeko baimena lortu.
  4. Udaltzaingoari deitu ondoren, Udal Gordailura joan.
  5. Bizikleta berreskuratu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa erregistro-sarrera edo Udaltzaingoa bidez

  • NAN/AIZ identifikazio-agiria.
  • Bizikletaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: argazkiak, erosketa-txartelak, etab.

Araudia

  • Trafiko araudia.
  • 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 18/1989 Legea, uztailaren 25ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Oinarriei buruzkoa.
  • Trafiko eta Bide Segurtasuneko Kodea.
  • Hiritar izaerako herri bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal-Ordenantza.

Bizikleta abandonatuak biltzeko protokoloa

 

  1. Abandonu zantzuak dituen bizikleta bat topatzen denean, Udaltzaingoak informazio moduko pegatina bat jarriko dio bizikletari. 15 egun pasata bizikletak bere horretan jarraitzen badu, udal gordailura eramango da txirrinda.
  2. Behin gordailuan, bizikletari argazkia atera, kodea eman, eta argazkia Udal web orrira igoko da katalogoa gaurkotzeko.
  3. Bi hilabete pasa eta gero, bizikleta hondakin bihurtu daiteke.

Informazio moduko pegatina:

Kodea: 2026 - registro 1
Nire bizikleta berreskuratu