Asset Publisher

Back Zabalik Beko Bide kalean bizikleta aparkaleku estalia eskatzeko epea

Izen emateko epea martxoaren 16an irekiko eta martxoaren 31 bitartean egongo da zabalik

2026·03·16


IZEN EMATEA ZABALIK BERE OSOTASUNEAN BETETZEN DEN ARTE

Izen emateko epea martxoaren 16an irekiko eta martxoaren 31 bitartean egongo da zabalik:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.    Eskaera orria:  I. Eranskina.
2.    Zinpeko aitorpena:   II. Eranskina.
3.    NAN edo legez ordezkatzen duen agiriaren fotokopia.

 

Erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharko ditu: 

— Fidantza bat, sarbide-sistemagatik. Zenbatekoa, indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da: 20 euro. 
Fidantza itzuliko da erabiltzaileak lokalera sartzeko euskarria itzultzen duenean eta lokala erabili ezin duenean.

— Urteko tasa, bizikleta-aparkalekua erabiltzeagatik: zenbatekoa, indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da: 40 euro.

— Dagokion prezio publikoa, bizikletak aparkatzeko lokalera sartzeko giltza berria eskuratzeagatik (bizikletak aparkatzeko lokalean sartzeko giltza lehenengo aldiz eskuratzeagatik izan ezik): zenbatekoa, indarrean dauden prezio publikoetan jasotakoa izango da: 15 euro. 
Ordaintzeko prozedura, indarrean dagoen zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko ordenantza orokorrean jasotakoa izango da.