Asset Publisher
Back Valentziara laguntza Ibarratik
2024·11·04
Ibarrako Udalak bat egiten du Valentzian uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin, eta laguntza bideratuko du datozen egunotan.
Horretarako, material bilketa egingo da, bihartik ostegunerarte.
Materiala uzteko 2 puntu antolatu dira. Alde batetik Udaletxea 8:00etatik 14:00etara eta bestetik 16:00etatik 20:00era Kultur etxean izango da materiala uzteko aukera. Material hauek jasoko dira:
• Ura
• Esnea
• Latako elikagaiak
• Norbere edo etxeko garbiketarako produktuak
• Fardelak eta konpresak
• Uretako bota edo katiuskak (berriak)
• Segurtasun pertsonalerako produktuak: musukoak, eskularruak…
• Hondakinak jasotzeko palak
Guztia modu egokian kudeatu ahal izateko, zerrenda horretan ez dagoen bestelako ezer ez eramateko eskatzen da.