Asset Publisher

Back Telegram bidez ere Udal informazioa herritar guztien eskura

Uztaila hasieran jarri zen zerbitzu hau martxan

2023·09·14


App honen funtzionalitate nagusietako bat da jatorrizko hizkuntza euskara izanda txat bateko edozein mezu itzultzaile integratuarekin itzultzen duela.

Telegramen itzulpen automatikoa bereziki baliagarria da talde publikoetan parte hartzeko edo edukia gurea ez den beste hizkuntza batzuetan argitaratzen duten kanalen edukia ikusteko.

Itzultzailea erabili aurretik, aplikazioaren doikuntzetatik aktibatu behar da aukera. Horretarako, jarraitu urrats hauei:

1. Ireki Telegram eta jo goiko ezkerreko izkinako hiru lerro horizontaleko ikonoa.
2. Ukitu "Doikuntzak", eta hortik jo "Hizkuntza" atalera.
3. Aktibatu "Erakutsi Itzuli botoia" aukera.