Asset Publisher
Back San Bartolome plazako eliza aterpe klimatiko gisa zabalik egongo da uztailaren 6tik 12ra
2026·07·06

Muturreko tenperaturei aurre egiteko eta herritarren ongizatea sustatzeko, San Bartolome plazako eliza aterpe klimatiko gisa egongo da zabalik 2026ko uztailaren 6tik 12ra, 12:00etatik 20:00etara.
Espazio hau tenperatura altuetatik babesteko eta atseden hartzeko erabiliko da. Horregatik, bertaratzen diren guztiei eskatzen zaie instalazioak, ingurunea eta bertako materiala errespetatzeko, baita barruan isiltasuna eta giro egokia mantentzeko ere, guztiek espazioaz baldintza egokietan gozatu ahal izan dezaten.
Era berean, adingabeek heldu batek lagunduta sartu beharko dute.
Eskerrik asko guztioi zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.
