Asset Publisher

Back Mugikorren erabilera, sexualitatea, klima aldaketa, euskara… egungo erronkekin kezkatuta zaude?

Gizarte aldakor honetan ditugun erronka berriei erantzun bat ematen saiatzeko asmoz Ibarrako Udaleko hezkuntza sailetik Ibarrako I. Hezkuntza Plan Komunitariori forma ematen hastera goaz.

2024·01·16


Egungo erronkei aurre egiteko guztion indarrak batu eta erantzun integral bat ematea da Udalaren helburua, beraz, proiektuarekiko herritarren elkarlana eta konpromisoa ezinbestekoak ditugu.
 
Hainbat zarete dagoeneko plan honen hausnarketan eta sorreran parte hartzeko konpromisoa adierazi duzuen eragileak eta herritarrak, eta guztiok elkarrekin lanean hasteko hiru saio proposatzen ditugu 2024ko lehen hiruhilekorako. Saio guztiak kultur etxean izango dira 17:00etatik 19:00etara eta Oinherri, herri hezitzaileen elkartearen aholkularitza izango dugu prozesua martxan jartzeko.
 
1.saioa, urtarrilak 23: diagnosi partekatua (non gaude?).

• Jadanik egiten diren egitasmoak zerrendatu.
• Egitasmo hauek aurrera eramaten dituzten eragileak identifikatu.
• Indarguneak eta ahulguneak identifikatu erronkak definitzeko.

2. saioa, otsailak 20: hezkuntzarako herri estrategia (nora joan nahi dugu?).

• Aukerak mahai gaineratu.
• Testuinguru bat kokatu.
• Herri bezala ipar konpartitu bat eraiki, erronkak definitu eta lehentasunak adostu.

3. saioa, martxoak 19: plangintza partekatua (nola joango gara?).

• Maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egin ditzakegun ekintzak eta baliabideak identifikatu.
• Plangintza partekatua definitu.

Bertaratzeko asmoa bazenu aldez aurretik jakinarazi mesedez euskara@ibarra.eus helbidera idatziz. Herritar guztiok ongi etorriak izango zarete.