Asset Publisher
Back

Loatzok Gabonetako kontzertua eskainiko du ostiralean

Abenduak 22rako bi emanaldi aurreikusi ditu Loatzo Musika Eskolak Ibarran: 18:00etan elizan Gabonetako kontzertua eta 19:30ean plazako aterpean bandaren emanaldia.

2023·12·20


Loatzo Musika Eskolak emanaldi bereziak antolatu ditu Eguberrietarako. Eskualdeko hainbat herritan eskainiko ditu kontzertuak eta Ibarraren kasuan bi musika emanaldi izango dira abenduaren 22an: 

  • 18:00etan elizan Gabonetako kontzertua.
  • 19:30ean plazako aterpean bandaren emanaldia.

Beraz, ostiralean musika nagusi izango da herrian.