Asset Publisher

Back Liztor asiatikoaren tranpatze kanpaina

Intsektu inbaditzaile honen populazioa kontrolatu eta murrizteko estrategia integrala

2025·03·24


Liztor asiarraren (Vespa velutina nigrithorax) tranpatze-kanpaina, intsektu inbaditzaile honen populazioa kontrolatu eta murrizteko estrategia integrala da. Asiako liztorra mehatxu garrantzitsua da tokiko ekosistema eta biodibertsitatearentzat. Asiako hego-ekialdetik dator, eta espezie honek Europako eskualde asko kolonizatu ditu, Euskal Herria barne, bertako animalientzat (autoktonoa den erle beltzarentzat gehienbat), nekazaritzarentzat eta osasun publikoarentzat arriskua suposatuz.

Kanpaina honen helburu nagusia Asiako liztor-populazioa murriztea da. Horrela,  ingurune naturala, nekazal -ingurunea eta giza osasunaren gaineko arriskuak eta kalteak gutxitzea lortu nahi da. Haien presentzia gutxituz, erlearen gaineko presioa gutxitzen da, eta bertako flora nahiz nekazaritzako baliabideak zaintzen dira.

Eskualdeko azterketa egin ostean, eta aurreko urteetan desaktibatutako liztor asiarraren habia-kontzentrazio handieneko eremuak identifikatu ondoren, Ibarran 8 tranpa jarri dira herrian zehar.

Tranpa hauek plastikozko kutxa batzuk dira, liztorrak erakartzeko likido bat barnean izanik.