Asset Publisher
Back Liztor asiatikoa - Hitzaldia Uzturpe Ikastolan
2025·04·10
Asiako liztorra mehatxu garrantzitsua da tokiko ekosistema eta biodibertsitatearentzat. Asiako hego-ekialdetik dator, eta espezie honek Europako eskualde asko kolonizatu ditu, Euskal Herria barne, bertako animalientzat (autoktonoa den erle beltzarentzat gehienbat), nekazaritzarentzat eta osasun publikoarentzat arriskua suposatuz.
2025eko apirilaren 8an, asteartea, Uzturpe Ikastolako DBH 1eko ikasleek LIZTOR ASIATIKOA identifikatzeko, protokoloa ezagutzeko eta tranpatzeen zergatia jakiteko aukera izan zuten BALERDIPEKO ERLEAKen eskutik, Ibarrako Udalak antolatuta.