Asset Publisher
2024·09·26
Gogoratu proiektuak hiru zutabe nagusi dituela: Ikastetxeak, udala eta proiektuari heltzeko ezinbestekoak den komunitatea (gurasoak, haurrak, irakasleak, familiak, liburuzaina….). Proiektua gutxitik gehiagora doa. Hala ere, proiektua bideragarri egiteko guraso edo komunitateko kide boluntarioen parte hartzea handitzea ezinbestekoa izango da proiektuak aurrera egingo badu. Zehazki, etxeko lanen saioetako bidelagun boluntarioak behar dira.
Boluntarioek ez dute irakasle lanik egiten. Beren zeregina liburutegi tutorizatuak irauten duen bitartean ekitatea, elkartasuna eta elkarlaguntza sustatzea dira. Haurrek beraiek egiten dituzte beren lanak, zaintza eta goxotasuna eskaintzea da helburua.
Beraz, animatu eta izan proiektu honen parte aktibo, haur eta gaztetxoek liburutegi tutorizatuaz gozatzeko aukera izan dezaten.