Asset Publisher
Ibarrako udalak laugarren ikasturtez jarraian Liburutegi Tutorizatua egitasmoaren aldeko apustua egin du.
2023·10·19
Urriaren 3 an eman zitzaion hasiera egitasmoari, eta, ikasturte honetan, LH4, LH5 eta LH6 ko ikasleek hartuko dute parte, guztira, 56 ikasle izango direlarik.
Liburutegi tutorizatuan etxeko lanak, nahiz tertulia literarioak egingo dira, etxeko lanak astero, eta tertuliak, berriz, bi astez behin. Ekintza hauek “Txontxo” eta kultur etxean izango dira astearte eta asteazkenetan. Hezitzaileek dagoeneko jaso dute ikasleekin gai filosofikoak lantzeko tertulia literarioetarako formakuntza Miren Camisonen eskutik.