Asset Publisher
Back Liburu berrien aurkezpena liburu tutorizatuko ikasleen eskutik
Kultur Etxean izango da otsailaren 6an, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara
2024·01·31
Aurten ere liburu berrien aurkezpena egingo da Kultur Etxean otsailaren 6an, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara. LH4, 5 eta 6ko Tertulia Literarioko ikasleek, hainbat liburu irakurri, landu eta haien inguruko erreseinak egin dituzte. Adin tarte ezberdinentzat sorturik dauden liburuak izan ditugu esku artean eta oraingo honetan, otsailak 6an liburuak ezagutarazi eta hautaketak egiteko gomendioak jasotzeko aukera izango dugu txikienen eskutik.