Asset Publisher
Back Lauburu KE Ibarra Vs Industrias Santa Coloma B taldeen arteko finala ikusgai izango da herritar ororentzat
2025·06·11
Datorren larunbatean, ekainaren 14an, Lauburu Ibarrak igoera faseko azken kanporaketa jokatuko du Belabieta kiroldegian, eta norgehiagoka honetan erabakiko da guztia, hau da, herriko taldea 2. mailara igoko den edo ez. Testuinguru honetara iristea oso zaila da kategoria honetan, eta Lauburuk hogeita bat urte ondoren orduko mailara itzultzeko parada izango du. Partida zirraragarria izango da eta herri guztiaren babesa jasoko du klubak, baita udalarena ere, izan ere, herritar asko partida ikusteko sarrerarik gabe geratu direla ikusita, San Bartolome plazan pantaila handi bat jarriko da norgehiagoka zuzenean eskaintzeko.
Larunbatean beraz, 18:30ean, San Bartolome plazan, Lauburu KE Ibarra Vs Industrias Santa Coloma B taldeen arteko finala ikusgai izango da herritar ororentzat.