Asset Publisher
Back Lauburu, igoeraren bidean urrats erabakigarrian
2026·05·22

Lauburu, igoeraren bidean urrats erabakigarrian
Estatuko Ligako 2. Maila B-ko CMO Valves Lauburu Ibarra taldeak ligako titulua irabazi zuen. Lorpen garrantzitsu hori erdietsi arren, igoera lortzeko bidea oraindik ez da amaitu, eta taldeak play-offetako lehian jarraitzen du.
Lehen kanporaketa jokatu beharrik gabe zuzenean bigarren fasera sailkatu ostean, taldeak dagoeneko ezagutu du hurrengo aurkaria: Xerez de la Fronterako taldea izango dute aurrez aurre. Joaneko neurketa asteburu honetan jokatuko dute Andaluzian, eta itzuliko partida maiatzaren 30ean izango da Belabieta Kiroldegian. Norgehiagoka horretan finalerako txartela egongo da jokoan.
Finalera sailkatuz gero, azken kanporaketa ere joan-etorrikoa izango da: partida bat etxean eta bestea kanpoan jokatuko dituzte. Hala ere, neurketen ordena aurreko kanporaketetako emaitzen arabera zehaztuko da.
Zorterik onena igoeraren bidean.
