Asset Publisher
Artelanak ekainak 19, eta uztailaren 7a bitartean erakusgai
2023·06·14
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 19, eta uztailaren 7a bitartean, 2022-2023 ikasturtean kultur tailerretan egin diren Lanak erakusgai jarriko dira Ibarrako kultur etxean. Ikasturtean zehar 6 tailer burutu dira: Tai chi, egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, eta azkenik, ehoziriak, bainikak eta patchwork tailerra. Tailerretan 71 ikasle aritu dira eta horietatik 61 emakumeak izan dira. Tailerretan parte hartu duten pertsonen bataz besteko adina 62 urte izan da. Aurtengo edizioari dagokionez, berrikuntza modura tai chi tailerra antolatu da eta oso harrera ona izan du.
Erakusketa astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara (09:00-16:00 asteazkenetan) bisitatu ahalko da.